Emakumearen Topagunearen aurkezpenak 50 lagun inguru batu zituen

plaentxia_com 2010ko eka. 4a, 13:45

Nyali zanbiarrek ikuskizuna eskaini zuten aurkezpenaren ostean. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo arratsaldean 50 lagun inguru batu ziren Zinean Emakumearen Topagunearen aurkezpenean. Ordua errespetatuz 19:00etan puntuan hasi zen aurkezpena. Larraitz Lakuesta zinegotzia, Yoana Azpitarte berdintasun teknikaria, Etzozi Larrañaga eta Nerea Orbea Topaguneko kideak arduratu ziren taldearen aurkezpenaz. Adin guztietako herritarrak eta udaleko eta herriko eragileetako ordezkariak ere han izan ziren.
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
Aurkezpenaren xedea herriko emakumeak Topagunera hurbiltzea izan zen, euren betebeharrak publikoki azalduz. Taldea, herriko 22 emakumez osatua dago, 20 eta 60 urte bitartekoak eta hainbat ogibidetakoak, ikasleak, politikariak, jubilatuak, hezkuntza eta kultur arlokoak besteak beste.
Parte hartzeko deitu 943 75 30 43 zenbakira edo idatzi berdintasuna@soraluze.net helbidera.
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
Zanbiako doinuak Zinean  
Nyali Zanbiako musika taldea aritu zen ostean. Lehenengo galderak egiteko tartea zabaldu zen, ingeles-gaztelania itzultzailearen laguntzarekin. Nyaliko kideei egindako galderei (emakumeak euren gizartean jokatzen duen paperaren gainean gehienak) musikariek emandako erantzunek agerian utzi zuten musika talde moduan etorri zirela aurkezpenera, emakumea protagonista duen talde moduan baino. Hala ere, galdera erantzunen tartearen ostean, ikuskizunak kolore pixkat eman zion Zineari.
 
{mosimage} 
 
 
Nyali, Music Crossroads Southern Africa proiektutik sortutako taldea da. 2009an Zanbiako Erregioen Jaialdia irabazi zuen eta atzo, Soraluzen izan zen zuzenean. Tinbala, gitarra espainiarra eta ahotsarekin baliatuta, ikuskizun ederra eman zuten. Lehenengo abestiaren ostean, publikoa zirikatzen hasi ziren, txalo egiteko eta dantzatzeko animatuz. Batzuk barre, besteek dantza, asko lotsatuta jarraitu zuten emanaldia. 
Entzun Nyali sarean: http://www.myspace.com/nyaliband
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}