Iker Aldazabal aipatu alderdiko zinegotziak Plaentxi
Herri Ikastetxean irisgarritasuna hobetzeko arrapalaren gainean galdetu zion alkateari. Izan ere,
Soraluzeko Udalak duela gutxi jakin du arrapala egiteko eskatutako diru
laguntza ez duela jasoko. Horren harira, lan horretarako 5450 euroko
zabaltze partida udalak zertarako erabiliko duen eta arrapalak suposatzen duen kostuari aurre egiteko ea partida hori zabaldu beharra dagoen galdetu zion
Aldazabalek Jose Luis Arizaga alkateari. Azken honek, dirulaguntzen
menpe daudela erantzun zion eta arrapala, kanpoko finantzaketaren
arabera egingo dela. Horrela, ekonomia sailak ematen dituen
diru-laguntzetan eskaera egingo dutela gehitu zuen.
Atzoko Udalbatzarra motza izan zen, 19:25ean
zinegotziek euren aulkiak laga zituzten.