Danborradako kartel lehiaketa antolatu dute

plaentxia_com 2010ko eka. 1a, 12:49

Kartelak uztailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira eta kartel irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko jaiek ez ezik, danborradak ere bere kartela izango du aurten. Soraluzeko Danborrada Batzordeak 2010eko Danborrada kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurtengo jaietarako.
 
Hauek dira kartel lehiaketaren oinarriak:
 
Soraluzeko Danborrada 2010 Kartel Lehiaketa
 
1.- Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake.
 
2.- Teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazkia, collagea, ...) Lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira.
 
3.-Lanaren nerra honako hau izango da: A3
 
4.- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea, diapositiba bidez aurkezturik lanetan izan ezik: SORALUZEKO DANBORRADA 2010
 
5.-Saria EHUN ETA BERROGEITA HAMAR EUROkoa (150€) izango da.
 
6.-Lanak Udaletxeko bulegoan aurkeztu beharko dira, 2010eko UZTAILAREN 8rako, eguerdiko 13:00a baino lehen. 
 
7.-Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztulp dira eta atzeko aldean "leloa" eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean parte-hartzaukearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira eta kartazalaren gainean lanaren "leloa" jarriko da. 
 
8.-Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, HAMABOST (15) EGUNEKO epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Danborrada Batzordeak; eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu etaq ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu. 
 
9.-Saritutako lana Danborrada Batzordearen esku geldituko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezaguturazteko eta gainontzeko eskubide guztiak Danborrada Batzordeak berak izango ditu.
 
10.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Erabakia hartuko den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen. Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauei buruz sor daitezkeen zalantzak. 
 
11.-Lehiaketara aurkezteko, goitik behera onartu beharko dira oinarriak.