Aurreko astean, promozioko lehen partidua galdu egin zuten etxean 0-1
Urnietaren aurka. Aste honetan, itzulerako partidua jokatu zuten
Urnietan. Plaentxiarrek gol bat egin zuten eta 0-1eko emaitzarekin
berdinduta jarraitzen zutenez luzapena jokatu zuten. 30 minutuak pasata
ez zen golik egon eta penaltietara iristean plaentxiarrek galdu egin
zuten. Horrela ba, Urnietak kategoria mantendu egingo du eta Sorako Erregionalek
datorren urtean bigarren mailan jokatu beharko dute.
Futbolarien afaria ekainaren 12an
Ekainaren 12an futbolari guztiek afaria egingo dute Txurrukan. Ohikoa da afari hau, maila guztietako kirolariak batzen dituena. Gainera, sari banaketa ere egiten dute jokalarien artean eta giro polita izaten da.