Atzo herriko kaleak margolariz bete ziren XVII Margo Lehiaketaren barruan. Goizeko 8:00etan hasi zen lehiaketa eta eguerdirako amaitu behar zituzten margolanak. 28 lagunek hartu zuten parte, 22 helduk eta 7 haurrek.
Bi kategoriatan banatu ziren parte hartzaileak. Helduenean, Jokin Telleria beasaindarrak irabazi zuen. Bigarren, Javier Igoa lesakarra geratu zen eta hirugarren, Antton Urresti mendaroarra. Haurren kategorian bestalde, lehen saria Mikel Reciok eraman zuen, bigarrena Alejandra Jauregi eta hirugarrena Silvia Loscos.
Erakusketa gelan zapaturarte
Gaur hasi eta zapatura bitartean kiroldegiko erakusketa gelan ipiniko dituzte lehiaketako koadro guztiak. Astebarruan 19:00etatik 20:30era, zapatuan 12:00etatik 13:30era.