Soraluzeko Euskal Jaiak badatoz. Datorren ekainaren 6an hasiko dira XL. Haurren Euskal Jaiarekin. Egitaraua zintzilikatu dugu, egun bakoitzeko ekitaldiekin. Animatu Euskal Jaira!!
SORALUZEKO EUSKAL JAIXAK 2010
Ekainak 6, domeka, XL. Haurren Euskal Jaixa
Debagoienako eta herriko 200 ume dantzari herriko kaleetan dantzan ibiliko dira. Goizean kalejira egingo dute denek batera. Eguerdiko 13:00a inguruan alardea eskainiko dute Zubi Nagusian eta ondoren umeak, etxeetara banatuko dira bazkaltzera joateko. Arratsaldeko 17:00etan berriz ere dantza ikuskizuna eskainiko dute dantzariek. Ondoren buruhaundiak egongo dira.
Umeak etxean hartzeko deia
Umeak bazkaltzeko etxean hartzeko bere laguntza eman nahi duenak 605 752 533 zenbakira deitu dezake edo LHko eskolan abisua eman.
Ekainaren 9, eguaztena, Buruko Zapia ipintzen trebatzeko ikastaroa Urrats Dantza Taldearen eskutik. Plaentxi Herri Ikastetxeko aretoan izango da, 19:00etan.
Ekainaren 11, barixakua Bertso Jaialdia
Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Jon Maia arituko dira Zinean. Gai-jartzaile Unai Elizasu.
Sarrerak ekainaren 7an ipiniko dira salgai kiroldegiko harrera gunean, 8 eurotan. Ekainaren 11n, 14:00arte eta jaialdia hasi baino ordu erdi lehenago, lehiatilan.
Ekainaren 12 zapatua, III. Erromerixa Eguna Ezozin.
-11:00etan salda eta txorizoa Plaza Barrixan
-Jarraian, Ezozira igoera herriko trikitilariekin kalejiran
-12:30ean erromeria Ezoziko plazan, Arrasateko dultzaineroekin eta herriko trikitilari eta musikariekin. Tartean Larrain dantza.
-14:00etan bazkaria
-18:00etan "Herrixa dantzan Ezozin". Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Patxi Monteroren gidaritzapean, plaza dantza errazak.
-19:00etan bolo txapelketa
-19:30ean Xero Xieterekin erromeria.
Oharrak:
-Bazkaria eta kafea, bakoitzak berea.
-Mahaiak eta aulkiak bertan egongo dira.
-Bazkaltzek lekua hartzeko Iratxo goxodendan izena eman daiteke eta hauek lehentasuna izango dute izena ematen ez dutenekiko.
Gomendioa: Baserritar jantzita etortzeko!