Grebari jarraipen handiena udaletxeak eta LHko ikastetxeak egin die

plaentxia_com 2010ko mai. 25a, 14:26

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako euskal gehiengo sindikalak gaurko deitua zuten grebak eragin handiena udaletxean eta Plaentxi LH Ikastetxean izango du. Anbulategia normaltasun osoz funtzionatzen ari da gaur, grebak ez du jarraipenik izan.

 
 
 
 
 
 
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako euskal gehiengo sindikalak gaurko deitua zuten grebak eragin handiena udaletxean eta Plaentxi LH Ikastetxean izango du. Udaletxea itxita egongo da egun guztian zehar, joan den barixakuan egindako batzarrean hala bozkatu eta gero, (14 botu alde, 3 kontra). Osasun arloan, anbulategia normaltasun osoz funtzionatzen ari da gaur, grebak ez du jarraipenik izan.
 
Hezkuntzari dagokionez, Plaentxi LH ikastetxean, %64,2-k greba egin du, zifra honen barruan daude irakaslegoa eta hezitzaile bat. Garbitzaileek ez dute grebarik egingo eta jangelakoek zerbitzu minimoak eskainiko dituzte. Soraluze BHI Institutuan 26 langiletik 3k egin dute greba, eta beraz normaltasunez funtzionatzen ari da.
 
Greba "zerbitzu publikoak indartzeko eta gastu soziala handitzeko" deitu dute sindikatuek.