Ekainaren 3an Emakumeen Topaguneak aurkezpen ofiziala egingo du

plaentxia_com 2010ko mai. 25a, 13:06

Aurkezpenaren ostean Zambiako musika talde batek joko du.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Emakumeen Topaguneak aurkezpen ofiziala egingo du datorren ekainaren 3an. Egun horretarako, Zambiako Music Crossroads Southern Africa taldea ekarriko du Topaguneak. Hasteko, aurkezpen ofiziala egingo dute. Gero, Zambiako musika taldea arituko da, euren proiektuaren berri emango dute eta ikusleek galderak egiteko aukera izango dute. Bukatzeko musika emanaldia egingo dute.
 
Music Crossroads Southern Africa: "Jeunesses Musicales International" erakundearen ekimena da Music Crossroads Southern Africa, eta herri, nazio eta lurralde mailako jaialdi/lehiaketa sorta batean oinarritzen da, Zimbabwe, Mozambike, Malawi, Tanzania eta Zambiako gazte musikariak bultzatzeko xedean. 
 
Bestalde, eguen honetan Topaguneak ohiko bilera egingo du, 19:00etan udaletxean. Lehenengo ekainaren 3ko aurkezpen ofiziala prestatuko dute eta ostean Zambiako musika taldeari egiteko galderak prestatuko dituzte.