Bihartik aurrera trafiko isunak gogortu egingo dira

plaentxia_com 2010ko mai. 24a, 13:38

Soraluzen arau-hauste gehienak txarto aparkatzeagatik dira.

 
 
 
 
 
 
 
 
Bihartik aurrera 18/2010 Legea indarrean sartuko da, zenbait arau-hausteren larritasuna aregotuz. Hori dela eta, Soraluzeko Udaltzaingoak oinarrizko aldaketak eta herriko bideetako auto gidariengan eta erablitzaileengan eragin zuzena izan dezaketenak ezagutzera eman nahi izan du. Horren arrazoia, udalerrian egin ohi den trafiko arau-hausteen azterketa estatistikoen emaitza izan da. Arau-hauste gehienak txarto aparkatzeagatik izaten direla, alegia. 
 
Hona hemen isunen zenbatekoa:
 
  • Arau-hauste ARINAK: 40 €
  • Arau-hauste LARRIAK: 200 €
  • Arau-hautse OSO LARRIAK: 500 €
Kopuru hauek guztiak %50eko deskontua izango dute 20 egun naturaleko epean ordaintzen hasten badira, jakinarazpen unetik kontatzen hasita. Alegazioak aurkezteko epea ere 20 egun naturalekoa izango da eta alegazioak ezetsiko balira, isuna %50eko deskontuarekin ordaintzeko aukera galdu egingo da.
 
Horrela, gelditzea edo aparkatzea bihurguneetan, elbarrientzako erreserbaturiko aparkalekuetan, gurutzeguneetan edota arriskua sartu edo ibilgailuen zein pertsonen zirkulazioa oztopa daitekeen tokietan (esaterako, espaloietan aparkatzea oinezkoen ibilia eragotziz), arau-hauste LARRIAK izango dira eta 200 euroko isuna jasoko dute.  
 
Modu berean, ez betetzea pasatzeko lehentasuna (STOP, UTZI PASATZEN, etab.) ez eta zirkulazioaren norabidea eta atzera-martxak, arau-hauste LARRIAK izango dira eta 200 euroko isuna jasoko dute. 
 
Segurtasun elementuak ez erabiltzea (uhala, kaskoa, umeak eramateko sistemak eta bestelako babes elementuak) eta telefono mugikorra, nabigatzaileak, etab. erabiltzea gidatzerakoan, arau-hauste LARRIAK izango dira eta 200 euroko isuna jaosko dute. Gainera, 3 puntu galduko dira zehapen irmoa denean.