Aire libreko margo lehiaketa maiatzaren 30ean izango da

plaentxia_com 2010ko mai. 18a, 13:32

Margo lehiaketako lanekin erakusketa bat egingo dute maiatzaren 31tik ekainaren 5era, kiroldegian.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
XVII. Aire libreko margo lehiaketa datorren maiatzaren 30ean izango da eta Soraluzeko kaleak margolariz beteko dira. Aurten bi kategoriatan banatuko dira parte hartzaileak, helduak eta nagusiak. Izena egun berean emango da, goizeko 8:00etatik aurrera udaletxean. Margoa egiteko erabiliko duten lientzua seilatuko dute eta eguerdiko 12:00ak arte izango dute koadroa pintatzeko denbora. Irabazlearen izena arratsaldean jakinaraziko dute. 
 
Parte hartzaileen lanak kirolodegian
Margo lehiaketako obra guztiak kiroldegian ipiniko dituzte, publikoari zabalik. Maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean egongo dira kiroldegiko erakusketa gelan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.