Gaur iluntzean Soraluzeren txanda izango da Plazatik
Gaztetxera bertso txapelketan. IX. edizio honetan herriko sei mutil
izango dira hitz, erritmo, doinu eta errimekin jolastuko dutenak.
Bertsolariak Ander Lizarralde, Eneko Beretxinaga, Ander Elortegi, Ekhi
Erremundegi, Patxi Iriarte eta Aitor Urbieta izango dira. Aurretik
afaria egongo da 20:30ean eta saioa 22:30ean hasiko da.
Lehen sailkatua, Beñat Iguaran
Lehenengo kanporaketa Deban egin zen aurreko astean
eta Beñat Iguaran izan zen puntu gehien lortu zituena, 207 puntu denera,
eta Mutrikun jokatuko den finalera zuzenean sailkatu zen. Soraluzeren
osteko kanporaketak Mendaron izango dira maiatzaren 21ean eta
Elgoibarren maiatzaren 28an.