Ventos de Saudade ikusteko sarrerak salgai gaurtik aurrera

plaentxia_com 2010ko mai. 10a, 15:35

Fadoak entzuteko aukera izango da barixakuan. Sarrerak bost euro balioko du.

 
 
 
 
 
 
 
Barixaku honetan Soraluzeko Ventos de Saudade taldeak kontzertua eskainiko du Zinean. Sarrerak gaurtik aurrera erosi daitezke kiroldegiko harrera-gunean 5 eurotan. Barixakuan bertan ere salduko dira eguerdira arte eta kontzertua hasi baino ordu erdi lehenagora arte. Aurreko asteko Pil-pilean alean aurreratu zutenez, barixakuan 15 bat kantuko errepertorioa eskainiko dute eta kontzertu honetarako gonbidatu berezia izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.