Irukurutzeta Egunean salda eta txorizoa banatuko dute

plaentxia_com 2010ko mai. 6a, 13:22

Irukurutzeta Eguna ospatuko dute domeka honetan.

 
 
 
 
 
 
 
 
Domekan urteroko jaia ospatuko da Irukurutzetan. Goizeko 11:00etan salda eta txorizoa banatuko dute eta trikitilariak ere izango dira eguna alaitzen. Ezin da jakin eguraldiak lagunduko duen eta agian Atseden Txaboletan babestuko beharko du bertaratzen denak. Eguraldia portatzen bada berriz, bazkaria etxetik eramango duenik ere izango da. Aurten ere, kantitate handiak ibiliko dituzte antolatzaileak: 60 litro salda eta 200 txorizo inguru banatuko dituzte eta. 
 
Irukurutzeta herrien elkargunea
Irukurutzeta Eguna herri askoren topagune izan zen sasoi batean. Soraluzeko jendeaz gain, Osintxuko, Bergarako, Elgoibarko eta Azkoitiako jendea batzen zen mendian. Meza ere ospatzen zen apaiz faltagatik egiteari laga zitzaion arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.