Gaurko plenoan Euskalteli lurzoru publikoaren lagapena izango dute hizpide

plaentxia_com 2010ko mai. 5a, 14:42

Udalerriko telekomunikazio azpiegituren hedapenerako lurzoru publikoaren lagapena eta lokal bat alokairuan ematea bozkatuko dute. (+gehiago)

 
Gaur arratsaldeko 19:00etan ohiko plenoa egingo da saio aretoan. Gai zerrenda lau puntuz osatua dago eta beraz, ez dirudi luze joko duenik gaurko saioak. Hasteko, aurreko saioaren akta, apirilaren 14koa onartuko dute. Ostean, Alkatzetzaren Dekretuen berri emango da.
 
Bi nodo optikoren ezarpena internet, kable bidezko telebista eta telefonia fijorako
Hurrengo puntua Euskaltel S.A. telefonia enpresari dagokio. Hain zuzen, udalerriko telekomunikazio azpiegituren hedapenerako lurzoru publikoaren lagapena egitea eta lokal bat alokairuan ematea. Izan ere, Euskaltelen hedapen planaren barruan, Soraluzen telekomunikazioko bi nodo optikoren ezarpena dator. Enpresak egindako proposamenetan nodoak Ezozibide inguruan eta Atxuri kalean ipintzeko aukera aipatzen du.
 
Bestalde, lokala Soraluzeko Udalarena da eta Etxaburueta 3an dago, merkatu plazaren azpian. Asmoa da telekomunikazio zerbitzuen prestazioen nodorako erabiltzea, hala nola, internet, kable bidezko telebista eta telefonia fijoko zerbitzua eskaintzeko.
 
Plenoa laugarren eta azken puntuarekin amaituko da, eskari eta galderekin alegia.