Laburbira film laburren zirkuitua Soraluzetik pasako da gaur

plaentxia_com 2010ko api. 30a, 13:50

Bederatzi film labur emango dituzte Zinean eta denak euskeraz. Jose Luis Barreda eta Iñigo Garcia "Clark eta Boris" laburra grabatzen.

 
 
 
 
 
 
 
LABURBIRA film laburren VII. zirkuitua Soraluzetik pasako da. Gaur gaueko 22:00etatik aurrera bederatzi film labur ikusteko aukera egongo da Zinean. Genero anitzetako filmak aurkituko ditu zinera animatzen denak, animaziozkoak, maitasunezkoak, adiskidetasunari buruzkoak, fantasiazkoak...eta den-denak euskeraz. Iraupenari dagokionez, film motzenak 4 minutu irauten du eta luzeenak 13 minutu. Sarrera doakoa izango da.
 
Film laburren zerrenda
-AHATE PASA: Koldo Almandoz
-ZORION HUTSA: Estibaliz Ariz, Itziar Fairo, Janire Fernandez, Vanessa Martin, Gorka Montiel, Malen Ulazia
-NORA ZOAZ: Josu Bergara
-CLARK ETA BORIS: Jose Luis Barreda eta Iñigo Garcia
-ODISEA ETXEALDEAN: Urko Mauduit eta Ioseba Salaberri
-NIREAK DIRA: (Kameratoia)
-NEGUKO HITZAK: (Kameratoia)
-ESAIOK: Arkaitz Basterra
-AMONA PUTZ: Telmo Esnal
 
Filmen sinopsia irakurtzeko klikatu hemen.