Haurreskolan izenematea zabalduko da maiatzaren 3an

plaentxia_com 2010ko api. 28a, 12:07

2009an eta 2010ean jaiotako haurrak apuntatu ahalko dira.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Haurreskolako izen-ematea datorren astelehenean zabalduko da maiatzaren 14ra arte. 2009an eta 2010ean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena eta 2010eko irailean edo urrian hasiko lirateke haurreskolan. Informazio gehiagorako deitu 943 751 332 zenbakira.
 
Musika Eskola
Musika eskolako izenematea ere datorren astelehenetik aurrera egingo da. Maiatzaren 3an eskola barrukoentzako irekiko da eta 15ean berriz jende guztiari zabalduko zaio. Ekainaren 3an itxiko da matrikulazio kanpaina.