Soraluzeko pilotariak herri arteko txapelketatik kanpo geratu dira

plaentxia_com 2010ko api. 26a, 13:30

Nagusiek bakarrik garaitu zituzten lasarte-oriotarrak. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Barixakuan bueltako partiduak jokatu zituzten Soraluzeko pilotariek eta Lasarte-Oriakoek. 2-1 galdu zuten herriko kirolariek eta txapeltetatik kanpo geratu dira. Kadeteek 22-6 galdu zuten; Jubenilek 22-2; Nagusiek berriz 22-14 irabazi zuten. 
 
Plaentxiarrentzat txapelketako ibilbidea barixakuan bukatu zen, baina egun hartan Arane kiroldegiko frontoiak eman zuen itxurak antolatzaileak oso pozik utzi zituen. Frontoia bete egin zen eta giro onean egin zuten gaua. 22:30ean hasi ziren partiduak eta harmailak jendez beteta egon ziren. Partiduak 12:00-12:30 aldean amaitu ziren eta afaltzera joan ziren kirolari guztiak Allegro elkartera.
 
Aurten ezin izan da eta hurrengoan izan beharko du!
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage}
 
{mosimage} 
 
FUTBOLA: Garaipena, berdinketa eta porrota
Denetik egon da asteburuan futbol zelaietan. Sorako hiru taldeak ados ipini balira bezala emaitzetan desberdinak lortzeko. Alde batetik Erregionalek Zumaiakoren aurka jokatu zuten Estalan eta 2-4 galdu zuten. Datorren domekan, maiatzean sartu eta hurrengo egunean Getariako Ketaren aurka jokatuko dute Orioko Mendibeltz zelaian.
 
Jubenilak berdindu egin zuten joan den jardunaldian. Estalan neurtu ziren Eibarko Urki taldearen aurka eta 2-2 berdindu. Datorren astean deskansua dute eta beraz, ez dute jokatuko. Garaipena Sorako Kadeteek lortu zuten Eibartarrak-en aurka 2-3 irabazi eta gero, kanpoan jokatuta gainera, Unbeko zelaian.