Mende bat denbora luzea da. Ehun urte beteko ditu
kontsumo koopetaribak 1910ean hamasei lagunen artean, 10 pezeta bilduta kooperatiba sortu zenetik. Jende mordoska bat pasatu da bertatik eta sasoi ugari pasatu ditu eraikinak berak ere. Gaur egun, 500 bazkide inguru ditu kontsumo kooperatibak eta juntako kideak nahiko itxaropentsu daude etokizunari begira, diotenez, dituzten erosleak erosle onak direla eta.
Ehun urteko ibilbide luze hori behar moduan ospatu nahi dute eta ospakizunak antolatu dituzte maiatzaren 21 eta 22-ko astebururako.
KOOPERATIBAREN MENDEURRENEKO OSPAKIZUNAK
Maiatzak 21,
barixakua
- PELOTA PARTIDUAK kiroldegiko frontoian, gaueko 22:00etan.
Maiatzak 22,
zapatua
- Haurrentzako PUZGARRIAK eta JOLASAK eguerdiko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Zubi Nagusian.
- Ezoziko Ama Abesbatzaren KANTU SAIOA eguerdiko 12:00etan Plaza Barrian.
- Ondoren, sagardoa eta txistorra herritar guztientzako, GALTZAGORRIAK TXARANGA GIROTUTA.
- MEZA eta ERRESPONTSUA hildako bazkideen omenez, txistulariekin, Santa Maria La Real Parroki Elizan arratsaldeko 19:00etan.
- AFARIA TXURRUKAN kooperatibako langile, langile ohi, zuzendaritzako batzordeko kideak, aurreko zuzendaritza batzordeko presidente ohiek eta herriko agintariek.