Udaltzaingoak Pil-pileani adierazi dionez, autoetako lehioak apurtu eta
barruko baliodun gauzak lapurtu zituzten, irratiak, GPS-ak eta zenbait
ibilgailutan baita dokumentazioa ere. Horrenbeste lapurreta gau bakar
batean egitea "harritzekoa" dela dio Udaltzaingoak: "Lehenago ere jazo
izan dira erasoak, gurpilak zulatzea esaterako. Baina horrenbeste autori
gau bakar batean eraso egiteko denbora behar da eta pertsona bat baino
gehiago, ez baita ordu erdian egiten". Kaltetuetako batzuek ipini dute
salaketa.