Soraluzeko baserritar gazteek gaztagintza ikastaroa antolatu dute. Josu Gil eibartarrak irakatsiko du gazta zela egin eta zapatu honetan izango da, goizeko 10:00etan hasita San Andres auzoko gizartetxean. Antolatzaileek azaldu dutenez ostean, bazkaria egongo da ikastaroan parte hartuko dutenentzako.
Nahi duenak beraz, bertan bazkaltzeko aukera izango du. Baserritar gazteek antolatzen duten bigarren ikastaroa da hau, martxoaren 27an etxeko xaboia egiten ikasteko ikastaroa antolatu baitzuten.
Izena emateko azken eguna apirilaren 22a da eta Belarrak dendan egingo da.