Bularreko minbizia hizpide izango da gaur Zinean

plaentxia_com 2010ko api. 20a, 14:33

Minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz eta prebentziaz arituko da Arrate Plazaola doktorea.

 
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 18:00etan bularreko minbiziaz arituko da Arrate Plazaola Donostiako Institutu Onkologikoko doktorea Zinean. Minbizia mota honen arrazoiak aztertuko ditu, bere tratamenduak zeintzuk diren azaldu eta bere prebentzioaz egingo du berba. 
 
Hitzaldia Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako Gipuzkoako Emakume Elkartea eta Soraluzeko Udalak antolatu dute. Informazio gehiago Katxalinen webgunean aurkitu daiteke: www.katxalin.org
 
Katxalin 1987 urtean sortu zen. Hasieran hamar emakumek osatzen zuten elkartea, egun 350 baino gehiago dira kide. Helburua, emakumeei laguntzea bizimodu normala egin ahal izan dezaten.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.