Oreka Art galeriak hemengo artisten lanak erakusteko beharrean jarraitzen du. Hurrengoa Xabier de Zerioren eskulturak jasoko dituen erakusketa izango da. De Zerio Bargotan (Nafarroa) jaioa da eta Bergaran (Gipuzkoa) bizi da. Eskultura lantzeaz gain, diseinuan ere lan egindakoa da, anagramak, enpresa, elkarte eta erakunde publikoentzako, baita liburu eta aldizkarientzako ere.
De Zeriok urteak daramatza erakusketak antolatzen, 1988an hasi eta gaurdaino, Euskal Herrian eta kanpoan erakutsi ditu bere eskulturak. Hurrengoa esaten zen El Pais egunkariko "Tentaciones" gehigarrian Xabier de Zerioren gainean: "Euskal diseinugile honek eskulturan du bere dibertsio garrantzitsuena. Egurra eta kontzeptualismo barruan mugitzen diren obretan elkartzen dira."
Informazio gehiago bere webgunean aurkituko duzue: www.dezerio.com
Oreka Art galeriako ordutegia
Arratsaldeko 19:00etan irekiko da erakusketa eta maiatzaren 2ra arte iraungo du, astelehenetik barixakura 18:30etik 20:30era. Zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.