Apirilaren 30ean film laburren zikloa eskainiko dute zinean

plaentxia_com 2010ko api. 16a, 02:00

Genero anitzetako bederatzi film labur proiektatuko dira.


 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pil-pilean Euskara Elkarteak film laburren zikloa antolatu du hurrengo apirilaren 30ean, Zinean. Gaueko 22:00etatik aurrera bederatzi pelikula motz eskainiko dituzte eta denak euskaraz. Aukera bikaina izango da zineko beste genero hau ezagutzeko, klasikoa izan arren, publiko guztietara ailegatzen ez den generoa baita film laburrena. Animaziozkoak, maitasunezkoak, adiskidetasunari buruzkoak, fantasiazkoak... genero anitzetako filmak aurkituko ditu hil honen bukaeran zinera joatera animatzen denak. 
 
 
AHATE PASA 2009 (12´) Koldo Almandoz
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Eta bapatean ahateek pantaila gurutzatuko dute"
 
 
AMONA PUTZ 2009 (9´) Telmo Esnal
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Ume txikiak dituzten senar emazteek amonaren falta igartzen dute zenbaitetan, soilik". 
 
 
CLARK ETA BORIS 2009 ( 11´30´') Jose Luis Barreda eta Iñigo Garcia
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Aspaldian elkar ikusi ez duten bi lagunen bizitzak asko aldatu dira azken urteetan"
 
 
ESAIOK 2009 (7´) Arkaitz Basterra
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Iker, bere auzoko neska alaia eta ederrarekin maiteminduta dago. Bere sentimenduak adierazteko ahaleginak egin arren, beldurrak eta segurtasun faltak ez diote uzten ahaleginak burutzen. Desesperatuta dago gure protagonista".
 
 
NORA ZOAZ 2009 (4´) Josu Bergara
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Ganbara batean jolasean ari diren ume batzuek, jantzi eta traste zaharrez baliatuz, irudimenezko eta fantasiazko mundu batera bidaiatuko dute".
 
 
ODISEA ETXALDEAN 2008 (4´) Urko Mauduit eta Ioseba Salaberri
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Etxalde koloretsu eta dibertigarri bateko oilo berezi eta eroek ez dute beraien irudimena besterik beharko abentura ikusgarri batean murgiltzeko. Ez da urruti joan beharrik espazio bidaiak egiteko".
 
 
ZORION HUTSA 2008 (13´) Estibaliz Ariz, Itziar Fairo, Janire Fernandez, Vanessa Martin, Gorka Montiel, Malen Ulazia
 
{mosimage} 
 
Sinopsia: "Gure film laburra drama bat da. ZORION HUTSA izenburupean, eta HUTSA hitzak berak euskaraz duen esanahiarekin jolastuz, bi istorio kontatuko ditugu, filmaren momentu batean, patuak elkartuko dituenak. Zorionaren magalean bizi diren bi familiaren egunerokotasunaren zati bat ezagutuko dugu, sinbolismoz eta emozioz blai dauden minutu gutxi hauetan".