Plaza Zaharra-Etxaburueta lanek irailera arte iraungo dute

plaentxia_com 2010ko api. 15a, 13:53

Plaza Zaharreko lanak ekainean amaitzea da asmoa, jaietarako erabilgarri egoteko.


 
 
 
 
 
 
 
 
Aurreko astean hasi ziren Plaza Zaharreko eta goiko kaleko lanak. Ondoren Etxaburuetako lanei ekingo die eta guztira lau hilabete eta erdi iraungo dute. Atzo web gune honek esandakoaren kontra, Jose Luis Arizaga alkateak argitu du Plaza Zaharra eta goiko kalea ekainerako bukatzea dela asmoa.
 
Horrela, jaietarako Plaza Zaharra behintzat erabilgarri egoteko eta Etxaburueta kalea bigarren faserako utziko dute. Etxaburueta kalean hasi eta Arrano pareraino doan bidea konponduko dute. Zoladura lanetan 309.159 euroko inbertsioa egin du Udalak. 
 
{mosimage} 
 
Bi igogailu berrien lanak ere martxan
Estaziño eta Zeleta auzoko bizilagunei irisgarritasuna hobetzeko bi igogailuen lanak ere hasi dira.  Lanak Goitu Eraikuntzak enpresak egingo ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko ditu %100ean.
 
Lehenengo igogailua Gabolats kaletik, Guipuzkoano banku paretik Saciako babes ofizialeko etxeetaraino helduko da. Bigarren igogailua ostera Estaziño kaletik hilerri parera iritsiko da.