Martxoaren 26an Deba ibaia ohi baino kolore ilunagoz
igaro zen Soraluzetik. Ez da ibaiak itxura hori agertzen duen lehen
aldia eta horren arrazoiak argitze aldera Pil-pileanek Uraren Euskal
Agentziako Agustin Almandoz ikuskatzailearekin hitz egin du. Bere
esanetan Bergarako San Juan auzoko industrialdeko enpresa batek isuritako
hondakinek eragin zuen Deba ibaia kolore marroi, gorri ilunez tindatua
pasatzea Soraluzetik. Antza denez, urak aztertu ostean forja lantzen
duen enpresa bateko oxidoak kutsatu zuen erreka.
Enpresa zein izan den oraindik ez dakite baina
Almandozen hitzetan "jarraipen estua" egiten dihardute ez delako
erreka kutsatuta agertzen den lehen aldia eta gainera, ba omen
dakitelako enpresek zein ordutan eta zein egunetan isurtzen dituzten
hondakinak Deba ibaira. Enpresa erantzuleari isun larria ipiniko diotela
aipatu du Ura Agentziako ikuskatzaileak.
Ikusi argazki gehiago hemen .