Hiru egun barru herria trikitilariz beteko da

plaentxia_com 2010ko api. 14a, 13:11

Zapatuan Debagoienako Trikitixa eguna izango da Soraluzen eta ehundaka trikitilari espero dituzte antolatzaileek. Ikusi egitaraua! Kartela: Alex Orbe eta Iñigo Uribetxeberria.

 
 
 
 
 
 
 
 
Debagoienako trikitilariek gero eta hurbilago dute bailarako Trikitixa Eguna. Zapatu honetan izango da, Soraluzen, eta antolatzaileak "oso urduri eta lanez lepo" dabiltza azken egunetako prestaketekin.
 
Bazkaltzeko 600 lagun espero dituzte eta horrez gain herria trikitilariz leporaino egongo dela imajinatu daiteke. Debagoienako musikariek beteko dituzte herriko kale eta txokoak eta girorik, seguru, ez da faltako. 
 
Hona hemen zapatuko egitaraua:
 
2010 Debagoienako Trikitixa eguna Soraluzen
 
10:45 HAMARRETAKOA Herriko eta kanpotik datozen Trikitilari eta Panderojoleentzat.
 
11:30 HERRIAN ZEHAR KALEJIRA
 
12:30 EKITALDIA ETA OMENALDIA Herri desberdinetako Trikitilariak tablauan kanta bat joko dute Erregetxean.
 
14:30 HERRI BAZKARIA Kiroldegiko Frontoian (Txurruka jatetxeak prestatutako menua)
 
17:30 SAGARDO DASTAKETA eta XERO-XIETEKIN DANTZALDIA PLAZA ZAHARREAN Zubi Nagusian.
 
20:00 KALEJIRA Trikitilariekin
 
Animatu eta bildu festara!