Misio taldeak postua ipiniko du eguenean Haitiri laguntzeko

plaentxia_com 2010ko api. 13a, 14:01

Basatxerri enpresak emandako pate latak salduko dituzte kontzejupean.

 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko misio taldeak Haitiko lurrikarak kaltetutakoen alde lanean darrai. Eguen honetan Basatxerri enpresak emandako pate latak salduko dituzte. Kontzejupean egongo dira goizez, azokaren ordutegiarekin bat eginez. 
 
Hurrengo asteetako eguenetan ekimenarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute misio taldeko kideek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.