Egunkariaren itxiera kasuagatik auzipetutako bost kideak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier
Oleagak deliturik ez zutela egin argudiatu du. Zazpi urteotan babesa eman dietenei eskerrak eman nahi izan dizkie Otamendik eta "partidaren bigarren zatia" falta dela dio. Irudian soraluzetarrek auzipetuei babesa emateko ateratako argazkia.