Laskurain: "Hirugarrenean etorriko da txapela"

plaentxia_com 2010ko api. 5a, 12:58

Ez zuen txapelik ekarri Aritzek atzokoan. 22-14 markagailuan, Xala eta Zubietak garaitu zituzten Gonzalez eta Laskurain. Animoak ez zitzaizkion falta izan Aritzi eta jasotako saria eskaini zien zaleei. (Finaleko kronika eta argazkiak)

 
 
 
 
 
 
 
 
Xala eta Zubieta ziren faborito nagusi eta haietxek txapeldun azkenean. Partiduaren hasieran gorri eta urdin parekatuta ibili baziren ere, bosnako berdinketatik aurrera, Xala eta Zubieta aurretik ibili ziren azkeneraino, Gonzalez eta Laskurainek gertutik jarraitu arren. (Laster partiduko bideoa ikusgai)
 
"Lasku, Lasku, Lasku!"
Autobusa hartu eta Gasteizera bidean jarri ziren Lagunartekoak. Autobuskadaz gain, herritar asko inguratu zen Ogetara, Lagunarteko kamiseta jantzita gehienak, "Emoixok Lasku! Plaentxia hirekin" pankartaren pean. Azpeiti aldetik ere jaso zituen animoak: "Hire indarra eta Azpeitikun animukin, Lasku txapeldun!". 
Partidua hasi aurretik ere "Lasku, Lasku, Lasku!" animoak entzun zituen herriko pilotariak, Zubietaren aldekoen zalapartarekin tartekatuta.
 
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 
  
8 tanturen aldearekin, galdu
Txanponak gorri erakutsi zuen eta Gonzalezek egin zuen partiduko lehenengo sakea. Hasierako tantuetan parekatuta ibili ziren. 5-5 berdinketaren ostean, ordea, Xala-Zubieta bikotea aurretik izan zuten, garaipena lortzeraino. 
Partidaren erdialdean 3 tantuko aldera gerturatzea lortu zuten Laskurain eta Gonzalezek, 5-11tik 8-11ra helduta. Beste bi bider ere gerturatu ziren urdinen markagailura, 11-13 eta 13-16. Laskurainek partidu ona jokatu zuen arren, hortik aurrera tantu bakarra egin ahal izan zuten eta 22-14rekin bukatu zen partidua.
 
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 
  
Kiroltasun saria Aritzentzat
Txapelik lortu ez arren, sari garrantzitsua jaso zuen Laskuk: Kutxak emandako Kiroltasun Saria. Aurtengo Binakako Txapelketako jokalari guztien artean kiroltasun gehien azaldu duen pilotaria izan da Aritz Laskurain Kutxaren ustetan eta saritu egin du.

 
{mosimage} 
{mosimage} 
 {mosimage}
 {mosimage}
 
  
Ondo etorria herrian
Finalera allegatzea bakarrik ere ez da meritu makala! Horren iritzikoziren Aritzen lagunartekoak eta animoak ematera finalera joandakoak.Txapelik gabe etorri bazen ere, Udaletxeko balkoira igota herritarraktxalo joka eta animoka izan zituen. Berba batzuk egiteko eskatuta,txapela etxeratu gabe etorri arren ere, eskerrak eman zizkien animatuzuten guztiei.  Ondoren Txurrukara igo eta afaria egin zuten 80lagunek, pilotaria tarteko, parrandan goizaldera arte jarraituta.
 
{mosimage} 
 
"Hurrenguan txapela?" galdetu zioten zale batzuek. "Hirugarrenian etortzen ei da garaipena. Hala esaten dabe, ezta?" esan zigun Aritzek. Ez du itxaropenik galdu. Hirugarren aldiz finala jokatzen duenerako zorte hori opa diogu.