Jexux Bereziartua omenduko dute Trikitixa Egunean

plaentxia_com 2010ko mar. 30a, 14:24

"Ez nuen espero horrelakorik eta oso pozik nago" aitortu dio Pil-Pileani Bereziartuak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Debagoienako Trikitixa Eguna gero eta hurbilago dago. Bi aste eta egun batzuk barru Soraluze trikitilariz beteko da, bailara guztiko musikarien topagunea bilakatuko da. Itziar Buruntza Musika Eskolako zuzendariak argitu duenez, 600 lagun inguru etorriko dira apirilaren 17an, eskualdetik eta kanpotik ere bai.
 
Jexux Bereziartua, Trikitixa Eguneko omendua
Egun horretan begirada guztiak gainean izango ditu pertsona batek, Jexux Bereziartuak. Bera izango da Trikitixa Eguneko pertsona omendua. 68 urteko plaentxiar hau urteetan ibili da herriko jaietan eta kalejiretan panderoa eskuan giroa alaitzen. Kontatzen duenez 40 bat urterekin hasi zen panderoa kalean "pixkat serioago" jotzen.
 
{mosimage} 
 
Kalean findu zuen baita panderoa jotzeko abilezia, "neri inork ez zidan erakutsi panderoa menderatzen, Musika Eskolan ikasi izan banu, oin Beethoven beran maila eukiko nuke!" aitortu dio Pil-pileani ohikoa duen umore onari eutsiz. Omenaldiaren berri jakin zuenean ez zuen sinistu berari egingo ziotenik: "Ez nuen inundik espero neri egingo zidatela omenaldia eta oso pozik nago".
 
{mosimage} 
 
Jexux Bereziartua ez da ezaguna panderoa jotzeagatik soilik. Lau bat urtean herriko jaietan etxaplirua atzamarren artean eutsita airera jaurtitzeko modu xelebreagatik ere ezagutzen dute askok. Bestalde, 20 urte baino gehiagoz arotz lanetan ibilitakoa da.
 
{mosimage} 
 
Bolountarioak behar dituzte Trikitixa Eguneko antolakuntzan laguntzeko
Itziar Buruntzak esan bezala 600 pertsona etorriko dira aipatu egunean eta boluntarioen laguntza eskatu du "horiei deneri jaten emateko. Oraingoz 40 pertsona gaude laguntzeko. Baina jende gehiagoren laguntza ere eskertuko genuke".
 
Bezperan, egunean zein biharamunean egongo da lana: "Bezperan bazkariko mahaiak muntatu behar dira, egunean bertan egongo den kalejiran umeak zaintzeko jendea beharko dugu, aparkalekuak zaintzeko eta bazkariak zerbitzatzeko ere bai. Biharmanuean berriz, kiroldegia jaso behar dugu".
 
Zure laguntza emateko prest bazaude deitu 679 763 402 telefonora edo idatzi e-posta bat soraluze@musika.e.telefonica.net helbidera.