Elkartasun Eguna musikaren erritmora

plaentxia_com 2010ko eka. 2a, 02:00

Goizeko 11:30ean hasi eta gauera arte iraungo du Elkartasun Egunak, hamar musika taldek joko dute eta umeentzako jolasak, grafitiak, joaldunak... ere egongo dira.

 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatuan Elkartasun Eguna izango da herrian. Goizetik egongo da giroa kalean, joaldunak, grafitilariak eta umeen jolasekin. Eguerdian bazkaria izango da eta tiketak erosteko aukera egongo da Plaza Barrian.
 
Bazkariko txartelak 20 eurotan  salgai, Gilan, Arranon eta Gaztelupen
Bazkarira joateko txartelak aurrez erosi behar dira Gilan, Arranon edo Gaztelupe tabernan, 20 eurotan eta antolatzaileek jendea animatu nahi dute sarrerak lehenbailehen eskuratzera. Menua ondorengoa izango da: Salda, entsalada, zikirua, postrea, kafea, kopa eta edariak barne. Bazkalostean arratsaldeko 17:00etan hasiko dira kontzertuak eta gauean jarraituko dute eta gauean bokatak egongo dira bertan afaldu nahi duenarentzat.
 
Hona egitaraua:
 
ELKARTASUN EGUNA SORALUZEN
 
11:30ean Joaldunak, Grafitixak, Umientzat jolasak
 
14:30ean Bazkari herrikoia Plaza Barrian
 
17:00etan Elkartasun oihuak: Peskailla&Uekillo / Kaosarenerasoak / Klabo Oxidado / Napoka Iria / Hank / Elektrotxaranga
 
20:30ean Ekitaldia Plaza barrixan
 
21:30ean Armyarma / Governors (Zubixan) DJ Papi / Ti2No (Gaztetxian)