Bihar arratsaldeko 19:00ak eta 21:00ak bitartean odola emateko aukera egongo da Itxaropena Jubilatu Etxean. Horretarako odol emaileak zenbait baldintza bete behar ditu, besteak beste, 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kg baino gehiago pisatzea. Baraurik ez da odolik eman behar eta osasun egoera normala eduki behar da.
Odol-emanaldien maiztasunari dagokionez, gizonek gehienez urtean 4 bider eman dezakete, emakumeek 3 bider; eta bi odol-emanaldien arteko gutxieneko epeak 2 hilabetekoa izan behar du.
Informazio zehatzagoa Gipuzkoako Odol Emaileen orrian.