Laskurainen Lagunarteak finaleko sarrerak salgai ipiniko ditu bihartik aurrera

plaentxia_com 2010ko mar. 24a, 13:17

Autobusa ere antolatu dute Gasteizera eta baita gauerako Txurrukan afaria ere.

 
 
 
 
 
 
 
Eskuz binakako finala datorren apirilaren 4an jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan eta egun horretarako sarrerak eskuratzeko bidea erraztu asmoz Laskurainen Lagunarteak finaleko sarrerak salduko ditu. Bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Edurtza Kafetegian. Hasierako egunetan soilik Lagunarteko bazkideek erosi ahalko dituzte sarrerak eta astelehenetik aurrera guztientzak egongo da zabalik. 
 
Autobusa ere antolatu dute Gasteizera, eta baita gauean Txurrukan afaria ere. Horietan bietan izena emateko ere Edurtzara joan beharko da eta orduan ordainduko da.
 
Sarreren salneurriak:
  • Erreboteko 43 sarrera daude; bakoitza 30 euro.
  • Gradako 34 sarrera; 50 euro bakoitza.
  • Kantxako 2 sarrera; 130 euro bakoitza.
 
Laskurainek Kiroltasun Saria irabazi du
Kutxak ematen duen Kiroltasun Saria herriko pilotariak irabazi du aldeko 30 boturekin. Gasteizen jasoko du saria, Jorge Oteizaren brontzezko eskultura bat, apirilaren 4an, finaleko egunean.
 
"Kiroltasun saria" KUTXA txapelketako babesleak eta eskupilotako enpresek ematen duten saria da. Kirolariek puntuak lortzen dituzte kirolean jarrera edo jokabide onak dituztenean, puntu bat, bi edo hirurekin. Epaimahaia epaileek, kazetariek eta zaleek osatzen dute.