Soraluzeko haurrek Aste Santuko oporretan aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute Oporlekuak programaren bitartez. Kukumixo Aisialdi Taldeak eta Atxolin Guraso Elkarteak 10 eguneko jardunaldiak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako haurreri eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurreri zuzenduta. Haurrek ondo pasatzeko ekintza mordoa antolatu dituzte, besteak beste, jolasak eta eskulanak egingo dituzte Soraluzeko BHI institututuko geletan eta frontoian.
Oporlekuak Aste Santuan eta Pazko Astean burutuko dira, martxoaren 29, 30 eta 31n eta apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, goizeko 10:30etik 12:30era. Izena eman ahalko da zazpi egunetarako zein egun solteetarako.
Izen ematea: Ikastetxean egingo da martxoaren 18tik aurrera. Egun guztietan parte hartzeko 10 euro ordainduko dira, egun solte bakoitzeko berriz 2 euro.