Joan den asteko eguenean Soraluze 1936: Memoria Historikoa Berreskuratzeko Lan Taldeak bere burua aurkeztu zuen Zinean. Aurretik, Arrasateko Intxortako bi kide izan ziren Lau Haizetara Gogoan: Oroimen Historikoa Herri Ekimenean liburua aurkezten. Ostean, Soraluzeko gerra zibileko eta ondorengo gertakizunak jasotzen diharduen taldearen txanda izan zen. Aretoa nahiko beteta egon zen. Lehenengo ilarak interes haundiena zutenek bete zituzten, Soraluzeko aiton-amonak atentzio handia ipini zuten lan-taldearen hitzetan. Atzeko aulkiak denetariko herritarrek bete zituzten; Udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Lan Taldeko zazpi kidek eman zuten prentsaurrekoa. Azaldu zutenez, orain arte hamairu soraluzetar elkarrizketatu dituzte 1936. urteko eta ondorengo garaien testigantzak jasotzeko. Bestalde, herriko hiru artxibotan ere izan dira informazio bila, udaletxean, parrokian eta SAPAko lantegiko artxiboan.
{mosimage} |
{mosimage} |
Soraluzetarren laguntza ondo etorria izango da
Lan Taldeko kideek adierazi zutenez oraindik bide luzea dute aurretik jendea elkarrizketatzen, dokumentuak biltzen eta artxiboak kontsultatzen. Gehitu zutenez, historia "genero ikuspegi" batetik
aztertu nahi dute, hau da, emakumeen historia ere jaso nahi dute "historian ezkutatuta egon direlako". Horregatik, soraluzetar guztiei laguntza eskatu zien etxean izan ditzaketen argazki zaharrak, dokumentuak edo jakin ditzaketen gerra garaiko kontuak lan-taldearekin konpartitzeko. Esate baterako, esan zutenez batu dituzten argazki zaharretako pertsona asko identifikatzeke dituzte eta horretan ere lagundu dezake jendeak. Edozeinen laguntza beraz, ondo etorria izango da.
{mosimage} |
Aurkezpenaren ostean luntxa egon zen hurbildu zirenentzako.
Laguntzeko bideak
Laguntzeko bide bat baino gehiago daude: bilketa lanerako informazioa emanez, Lan Taldean bertan parte hartuz edota beste esperientzia batzuen berri emanez. Horretarako aukera izango da hileko azkenengo barixakuetan, udaletxeko 2. pisuan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera edo soraluze1936@gmail.com posta elektronikoan.
{mosimage} |