Gonzalez eta Laskurain binakako finalean izango dira

plaentxia_com 2010ko mar. 22a, 15:05

Finala Gasteizko Ogetan jokatuko dute apirilaren 4ean Xala eta Zubietaren aurka. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Logroñoko Adarragan partidu erabakiorra jokatu zen atzo. Gonzalez-Laskurain eta Titin-Pascual, bi bikoteek zuten finalera sailkatzeko aukera. Giro aparta izan zen Errioxako hiriburuan, frontoia leporaino bete zen ikusmin haundia zuen partidua ikusteko. Plaentxiatarrek ere ez zuten galdu nahi izan Lasku finalera eraman zezakeen partida eta han joan ziren familiako eta Lagunarteko hainbat kide, gertutik animoak ematera. 
 
Laskurainen joku bikaina hizpide
Gaur komunikabide gehienek esana da Laskurain izan zela partiduko onena, irmo, ausart eta bere buruan sinistuta jokatu zuelako. Pascual mendean erraz hartu zuen eta kantxan tentsioa eta joko gutxi izan zen. Markagailuan 4-15 urdinak aurretik izatetik, gorriak 13-17 tantora hurbildu zitzaizkien. 16-20 aldea estutzen saiatu ziren arren, azkenean horretan geratu
ziren Titin eta Pascual eta 16-22 urdinak irabazle.

 
Finala Ogetan apirilaren 4an
Hurrengo eta azken lehia erabakiorrena datorren apirilaren 4an izango da Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Aurkariak Xala eta Zubieta izango dituzte. Laskurainen Lagunarteak zerbait antolatzeko asmoa agertu du egun horretarako, eguaztenean emango dugu horren berri plaentxia.com atarian. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
EGIN APOSTU gure eztabaidagunean!
Plaentxia.com atariko eztabaidagunean zure apostua ezagutunahi dugu. Gonzalez eta Laskurain bikoteak ala Xala eta Zubietak irabaziko dutela uste duzu?
Klikatu hemen eta egin zure apostua!