Soraluzeko Aditz Taulak

plaentxia_com 2010ko mar. 18a, 14:12

Soraluzeko euskaldunok gure eguneroko elkarrizketetan erabiltzen dittugun zukako eta hikako aditz-forma nagusixak jaso dittugu liburu honetan. Ahoz erabiltzen diranak idatziz jaso dittugu. Zertarako? Nahi dabenak, nahi dabenian, ezgautu eta erabiltzeko aukeria eskura izan deixan. 
 
Bilduma honetan aditz forma batzuk lehenetsi dittugu beste batzuen artian. Argi genkan lan honekin Soraluzeko aditzak modu errezian ikasteko aukeria eskaini biharra genkala. Horretarako egokixenak irudittu jakuzen formak aukeratu dittugu gure sen euskalduna gidari hartuta. 
 
Liburu hau laguntza liburua da eta laguntza liburu moduan erabili bihar da. Euskararik txarrena egitten ez dana da. Beraz, eukeraren bidian aurrera egittia nahi dabenari aukerako bide bat eskaintzia da gure lana. Herri hizkeria hizkea libria da, libria izan bihar dau. Ez dau arau esturik bihar, eta gutxiago arauemailerik. Herri hizkeriak hitzunak bihar dittu, hiztun gogotsuak. 
 
Amaitzeko, eskerrak emotia nahi dogu. Badihardugu Euskara Elkarteari euskalkixa landu eta indartzeko bidiak zein diran erakustiarren, Soraluzeko euskara aztertzen eta batzen lan egin daben daneri, bereziki Josu Izquierdo eta jon Basauriri. Eta baita eskerrak, lan honetan laguntzaile izan dittugun San Andres baileko gaztieri. Zela ez, Pil-pilean Euskara Elkartiari eta Soraluzeko Udalari, lan hau argitaratu eta zabaltzeko baliabidiak eskaini doskuezelako. 
 
Egoitz eta Arianne Unamuno
 
 
Soraluzeko Aditz taulen liburua deskargatzeko: