Emakumeen V. Pala Txapelketako izen-ematea zabalik dago

plaentxia_com 2010ko mar. 18a, 13:38

Maiatzean hasiko dira bosgarren edizioko lehen kanporaketak.

 
 
 
 
 
 
 
 
Torturaren Aurkako Emakumeen V. Pala Txapelketako izen-ematea zabalik dago jadanik. Jakina denez, emakumeei zuzendutako txapelketa da. Kanporaketak maiatzean hasiko dira eta antolatzaileek jakinarazi dutenez gainontzeko erabakiak txapelketan izena ematen dutenen artean hartuko dituzte, batzar ireki batean. Pasa den urtean 32 emakumek jokatu zuten txapelketan eta iaz moduan giro polita egongo den esperantzarekin herriko emakume guztiak animatu nahi dituzte txapelketan parte hartzera.
 
Izena emateko: Gaztelupe taberna eta Arrano elkartera jo behar da, martxoaren 31 baino lehen.  
 
Independentziaren aldeko pala eta futbolin txapelketa
"Goazen independentziara" lepamean, herriko gazte independentistak jardunaldiak antolatu dituzte. Aurreko barixakuan triki bertso poteoa eta bertso afaria egin zuten Gaztetxean. Biharko ostera, Independentziaren aldeko pala eta futbolin txapelketa antolatu dute. Frontoian jokatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 
 
Egitaraua
  • Martxoak 21: Independentziaren eta sozialismoaren inguruko mahai ingurua, 18:00etan Gaztetxean.
  • Martxoak 24: Txiapas herrialdearen egoerari buruzko hitzaldia, 19:00etan Gaztetxean.