Mendi taldeko bazkide egiteko epea martxoaren 22tik 26ra

plaentxia_com 2010ko mar. 17a, 13:08

Interneten aurkitu daiteke mendi taldearen informazioa. Arantzazun izan ziren joan den zapatuan.

 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Mendi Taldeak elkarteko bazkidetza egiteko aukera zabalduko du datorren astean. Martxoaren 22tik 26ra mendi taldeko lokalean (Pil-pileanen egoitzan) egongo dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, bazkide egin nahi dutenek izena emateko. Nagusien kuota 10 eurokoa da; gazteena 5 eurokoa. 
 
Mendi taldeak internetera jauzi egin du
Mendi irteeren egutegia, argazkiak, bazkidetzen informazioa eta gehiago sarean topatu ahalko da hemendik aurrera. Izan ere, mendi taldeak bere web orri propioa sortu du eta elkartearen gaineko informazioa eskura izango dute mendizaleek eguneko 24 orduetan.
Horra hor web orriaren esteka:  http://soraluzekomenditaldea.hostoi.com 
(Orriak akatsa eman dezake erabiltzaile asko momentu berean sartzeagatik)