Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak gaztelaniako
grafiatik euskerara abizenak aldatzeko kanpaina egingo du hurrengo
egunetan. Eman beharreko pausoak zein diren azaltzen duten
eskuorriak banatuko dituzte etxez-etxe.
Hurrengo pauso hauek eman behar dira abizena
euskalduntzeko:
ABIZENA EUSKALDUNTZEKO PAUSOAK
1.-Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2.-Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
3.-Beharrezko agiriak:
- Nortasun agiriaren fotokopia. Originala ere eraman behar da.
- Hitzez hitzeko jaiotza-agiria. Epaitegian eskatzen da.
- Errolda-agiria. Udaletxean eskatzen da.
- Familia liburuaren fotokopia. Seme-alabentzat aldaketa eskatzen bada.
- Seme-alaben nortasun agiriaren eta errolda agiriaren fotokopia. 14 urtetik gorako seme-alabentzat aldaketa eskatzen bada.