Ezoziko Ama abesbatza Munichen izango da, "Cantante Bavaria" koruen nazioarteko topagunean

plaentxia_com 2010ko mar. 16a, 12:18

2003an Parisen izan zen abesbatza topaketa berean.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ezoziko Ama abesbatza Alemaniako Munich hirira joango da etzi, "Cantante Bavaria" koruen nazioarteko topagunera. Urtero toki desberdin batean antolatzen da topaketa hau; 2003an Parisen egin zen eta plaentxiako abeslariak bertan izan ziren. 
 
Korukideak eta lagunak, guztira 29 lagun joango dira Munichera. Eguenean goizean goiz egingo dute Alemaniara irteera eta bertan bizpahiru kontzertu eskainiko dituzte hiriko toki desberdinetan.
 
Abesbatzako kide Ane Ugaldek Pil-Pileani adierazi dionez, horietako emanaldi batean euskal jantzi tradizionalekin euskal abesti batzuk eskeiniko dituzte. Zapatuan, topaketan parte hartuko duten koru guztiek elkarrekin abestuko dute. Ugalderen arabera, turismo pixka bat egiteko ere aprobetxatuko dute eta baita hango janariak eta edariak dastatzeko. Domekan egingo dute herrira buelta.