Goizeko 11:00etan irtengo dira Estaziñotik 12:30ak inguruan
bertan egon eta bazkaltzeko. Bazkaria etxetik eraman ala nonbaiten
elkarrekin bazkalduko duten ez dute oraindik erabaki, baina izena ematen
dutenei azken erabakia jakinaraziko zaiela esan dute antolatzaileek.
Lagunartekoek lehentasuna izango dute
Irteerako 50 lagunentzako tokia egongo da eta lehentasuna Lagunarteko
kideek izango dute. Horrela, eguenera bitartean izena emateko aukera
Lagunartekoek izango dute. Barixakuan lekurik geratzen bada edonork
apuntatu ahalko du eta egun hori izango da azkena irteeran izena
emateko. Horretarako, Edurtza tabernara jo behar da. Sarrerak 20 euro
balio du eta autobusak 6 euro, beraz 26 euroren truke irteera polita
egiteko aukera egongo da domekan.
Informazio gehiagorako idatzi e-posta bat aritzlaskurainenlagunartea@gmail.com
helbidera edo deitu 635 707 232 telefonora
(Unai).