Xala-Zubietak eskuratu dute finalera pasea

plaentxia_com 2010ko mar. 15a, 12:58

Gonzalez eta Laskurainek ez zuten 10 tantotik gora egiterik lortu. Arg: F.Morquecho

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eibarko Astelena pilotalekuan binakako txapelketako bigarren partidua jokatu zen atzo. Xala eta Zubietak 10-22 irabazi zien Gonzalez eta Laskuraini eta beraz, eurena da dagoneko txapelketako finala jokatzeko txartela.
 
Tanto ikusgarriak eta partidu ona ikusi zuten bertaratu zirenek. Ostera, Xala eta Zubieta askoz hobeto moldatu ziren partidu osoan zehar. Markagailua euren alde izan zuten denbora guztian eta horrek asko erraztu zien garaipenerako bidea. Gonzalez eta Laskurain nahiko ondo ibili ziren lehen erdian. Gonzalezek ostera, tanto mordoa galdu zuen eta nahiz eta soraluzetarra fin ibili eta bere lana ondo bete, 10 tanto baino gehiago egiterik ez zuten lortu. 10-14tik 22ra zuzenean jauzi egin zuten urdinek eta horrela, finalerako pasea eurena da dagoeneko. 
 
Txapelketako beste partiduetan Titin eta Pascualek 22-21 irabazi ziien Irujo eta Beroizi, azken hauek txapelketatik kanpo geratu direlarik. Datorren astean Logroñon finalerdietako hirugarren eta azken partidua irabazten duen bikoteak jokatuko du finala Titin-Pascualen aurka.
 
FUTBOLA Sorako Kadeteek Bergarari irabazi zioten
Joan den asteburuan kopako neurketak jokatu zituzten Sorako Kadeteek eta Jubenilek. Lehenengoek hiru puntuak eskuratu zituzten Bergararen aurka 3-1 irabazita. Hurrengo asteburuan ez dute partidurik jokatuko. Jubenilek ere Bergararen aurka neurtu ziren eta 4-1 galdu zuten. Datorren astean Ikasberri izango dute aurkari.
 
Sorako Erregional Preferenteak 2-3 galdu zuten Elgoibarren. Hurrengo lehia Lagun Onak-en jokatuko dute.