Mural margoketa egingo dute bihar Plaza Barrian

plaentxia_com 2010ko mar. 12a, 12:08

Eguerdiko 12:00etan izango da eta "2010 arrazoi martxan jartzeko" leloa edukiko du muralak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Emakumearen Batzordeak bihar eguerdiko 12:00etan mural margoketan parte hartzeko gonbitea luzatu die Soraluzetar guztiei. Mural margoketa, egun hauetan egin diren martxoaren 8ko ekitaldien barruan antolatu dute. 5metroko murala izango da eta "2010 arrazoi martxan jarraitzeko" leloa margotuko dute gainean. Oraindik zehaztu ez duten arren, pintatu ostean herriko horma batean zintzilikatzeko asmoa azaldu dute.
Arg: ies.mediterraneo.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.