Martxorako hiru bideo emanaldi prestatu dituzte Soraluzeko Gaztetxeko asanbladakoek. Lehenengoa martxoaren 4an izan zen eta “Vivir la utopia” filmaren proiekzioa egin zuten. Gerra Zibila bitartean Herrialde Katalanetan eman ziren esperientzi anarkosindikalistak eta anarkokomunistak narratzen dira aipatutako filmean.
Gaur arratsaldeko 19:00etan Ken Loachek filmatutako “Tierra y libertad” pelikula ikusteko aukera egongo da. Filme hau George Orwell-en Homenaje a Cataluñia liburuan oinarrituta dago eta Davis Carr britainiarraren istorioa kontatzen da irudien bitartez. Langabetua, Britainia Handiko talde Komunistako kide, Espainiako Gerra Zibilera joatea erabakitzen du, Errepublikaren alde eta Faxismoaren kontra borrokatzeko. Azkenean Katalunian POUM-koekin bat egin eta Aragoiko Frontean borrokatu zuen.
Fitxa teknikoa:
Urtea: 1995
Iraupena: 110 min
Zuzendaria: Ken Loach
Informazio gehiagorako klikatu hemen
Martxoko bideo-emanaldi eskaintza “Gernikako Bonbardaketa” dokumentalarekin itxiko dute. Hilaren 18an izango da arratsaldeko 19:00etan. Dokumentalean Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an jasandako bonbardaketa azaltzen da.
{mosimage} |