Aurrekontu proposamena bozkatuko da gaur arratsaldeko Udalbatzarrean

plaentxia_com 2010ko mar. 10a, 14:23

Onartzeko gehiengo soila lortuta nahikoa da.

 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaleko 19:00etan Udalbatzarra egingo da udaletxeko saio aretoan. Urteko gai potoloena eramango dute plenora herriko zinegotziek: 2010eko aurrekontuak. Azken bi urteetan ez dira aurrera atera eta 2007ko aurrekontuekin moldatu behar izan dituzte urteko diru aurreikuspenak.
 
Berez, gehiengo soila nahikoa da aurrekontuak onartzeko. Oraingoz behintzat agerikoa da Udal Gobernu taldearen eta oposizioaren arteko etena eta gaur arratsaldean ikusiko da ia oposizioak aurrekontuak onartzeko bultzadatxoa emango duen ala ez.
 
Foru Aldundiko diru iturri nagusia behera
Aurtengo aurrekontua 4.389.842 eurokoa da. Sarreretako diru iturri nagusia Foru Aldundiak ematen duena da (%60,53) eta aurten nabarmen jaitsi da krisiaren ondorioz.
Beste diru iturri nagusietako bat erainkuntzaren sektoretik etorri izan da baina hori ere krisiaren ondorioz geldi dago.
 
Gastuen atalari dagokionez, udala aurreko legealdietatik datozen zorrak ordaintzen ari da, 325.000 euro inguru banketxeei eskatutako maileguen zorrak dira. Gastu arruntak aurreztu behar izan ditu beste batzuk murriztu beharrik ez izateko, esaterako, udalak berak herriko kultur elkarteei ematen dizkien bestelako dirulaguntzak, gastu totalaren %9a, murriztu behar ez izateko. Horrela, nahiz gastu berberei diru kopuru txikiagoarekin egin behar die aurre udalak.
 
Alderdien proposamenak zeintzuk diren aurreko astean jakin genuen. (Proposamenen berri izateko klikatu hemen)
 
Gaurko Udalbatzarrean jakingo dugu beraz, 2010eko aurrekontuen zirriborroa onartuko den edo berriz ere 2007koa moldatu beharko den.