Pelikula, antzerki eta elkarretaratzeekin batera,
Emakumearen Batzordeak martxoaren 8aren harira Zoru Pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu du. Datorren astelehenean hasiko den arren, izena emateko azken eguna bihar da eta plaza mugatuak daude. Parte hartu nahi duenak udaletxeko bulegora jo behar du. Prezioa 20 eurokoa da, 10 euro langabetuentzat.
Zortzi eguneko ikastaroa izango da, martxoaren 15, 16, 17, 18, 22, 23, 24 eta 25ean emango dute arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, Udal pleno aretoan. Irakasleak Amazulo elkarteko fisioterapeutak izango dira.
Amazulo Saioa Baena, Maite Onaindia eta Idurre Zabalak osatzen dute. Hirurak dira Fisioterapia Obstetrikoa eta Uriginekologia ikasitakoak eta duela bi urte ekin zioten adin guztietako emakumeei kurtsoak eskaintzeari, gorputza hobeto ezagutzeko helburuarekin: emakumeen zikloak, haurdunaldiak, erditzeak, hilekoa eta menopausia, besteak beste.