Gaur eta etzi jantokiko langileek greba egingo dute

plaentxia_com 2010ko mar. 9a, 12:38

Gutxieneko zerbitzuak egongo dira 2 eta 3 urteko haurrentzako. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Joan de astean iragarri moduan, aste honetan bi egunetan greba egingo dute jantokiko langileek. Gaur eta eguenean, gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte 2 eta 3 urteko haurrentzako. Ikastetxeak web gune honi azaldu dionez, datorren astean greba egunak astelehenean eta eguaztenean izango direla aurreikusten dute.
 
Aurreko eguaztenean jakin genuen Plaentxi Herri Ikastetxeak bat egingo zuela sindikatuek deitutako greba deialdiarekin. Horrela, astean bitan egingo dituzte lanuzteak, egun desberdinetan eta epe mugagabean. Langileek aldarrikapenak euren zerbitzua hobetzeko egingo zituztela adierazi zuten eta langileen euren zein haurren onerako delako egingo zutela greba argudiatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.