Emakumeen eskubideen alde egin zuten atzo Plaza Zaharrean

plaentxia_com 2010ko mar. 9a, 12:17

Alderdi politikoetako ordezkariak eta udaleko langileek eutsi zioten pankartari.

 
 
 
 
Soraluzeko Emakumearen Arloak elkarretaratzea deitu zuen atzo iluntzeko zazpietan martxoak 8 ospatzeko. Guztira 60 bat soraluzetar bildu ziren Plaza Barrian. Soraluzeko Udaleko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak "Gainditu dezagun menperatzen gaituena" lelodun pankartari eutsi zioten. Yoana Azpitarte, Emakume Batzordeko teknikaria, Maite Oregi (EAJ), Soledad del Bosque (PSOE-PSEE) eta Larraitz Lakuesta, Jose Luis Arizaga alkatea eta Roke Akizu udal zinegotzi hautetsiek.
 
Hamabost minutuko kontzentrazioan gogoan izan zuten emakume langileen lan prekaritatea salatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko indarrak batzeko beharra. 
 
{mosimage} 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.