Soraluzeko Emakumearen Arloak elkarretaratzea deitu zuen atzo iluntzeko zazpietan martxoak 8 ospatzeko. Soraluzeko Udaleko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak pankartari eutsi zioten. Yoana Azpitarte, Emakume Batzordeko teknikaria, Maite Oregi (EAJ), Soledad del Bosque (PSOE-PSEE) eta Larraitz Lakuesta, Jose Luis Arizaga alkatea eta Roke Akizu udal zinegotzi hautetsiek.
Plaza Barrixan izan zen hamabost minutuko kontzentrazioa, emakume langileen lan prekaritatea salatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko indarrak batzea oraindik beharrezkoak denean.
{mosimage} |